XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
José Palacios, ahukuaren zizeiluan eserita, jeneralak berean ez zela eroso aurkitzen konturatu zen.
Alkatea, aldiz, mestizo aldagaitza lehoi-buru bikain batekin, haren ondoan jarraitzen zen bere baitako eremu batean.
Fernanda, Benjumearen alarguntsa, zeinaren edertasun kriolloak sarraskiak egin baitzituen Madrileko gortean, jeneralari prestatua zion sandalozko bere abanikoa logura erritualetik bere burua defendatzen laguntzeko.
Berak itxaropenik gabe eragiten zion, bere urrinen kontsolamenduarengatik doi-doi, harik eta beroa arnasa hartzeko traba egiten hasi zitzaion arte.
Orduan alkatearen belarrira mormorikatu zuen:
Tedeumaren amaieran, gurketa batez despeditu zen Benjumearen alarguntsarengandik, eta abanikua itzuli zion.
Hark berriz eman nahi izan zion.
Parrokoak babestu egin nahi zuela sargoritik Aste Santuko palioz ekin zion, La Concepción elizatik San Pedro Apostoluaren kolegioraino, zeina baitzen bi solairuko egoitza bat iratze eta krabelinazko monastegi-klaustro batekin, eta atzekaldean fruitarbolazko baratze argitsua zuena.